Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2017ko urriaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5059

IRAGARKIA, 2017ko urriaren 5ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteei buruzko zenbait dokumentazio-errekerimendu.

Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie, bere espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela.

Interesdunek errekerimenduaren testu osoa eskuragarri dute Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 5a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala