Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2017ko urriaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5058

IRAGARKIA, 2017ko urriaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari orokorrarena, akats bat zuzentzeko ebazpena iragartzen duena.

2016ko urriaren 3an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari orokorrak ebazpen bat eman du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari orokorraren 2016ko maiatzaren 24ko Ebazpenak zuen akatsa zuzentzeko.

Ebazpen hori aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Alde interesdunari jakinarazten zaio ebazpenak amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daitekeela. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari orokorraren aurrean aurkez daiteke errekurtsoa, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita. Xede horretarako, jakinarazten da eskuragarri duzula aurkeztu den berraztertze-errekurtsoa ebazten duen ebazpenaren testu osoa Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Iragarki hau publiko egiten da, interesdunak honen berri izan dezan, eranskinean aipatuta baitago; harentzat jakinarazpen-balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala