Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2017ko urriaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5051

IRAGARKIA, Bilboko (Bizkaia) Txurdinagako Txomin Garat kaleko 7 zenbakian dagoen eraikineko lehenengo solairuan 12 etxebizitza sozial eraikitzeko obren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 003/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 003/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilboko (Bizkaia) Txurdinagako Txomin Garat kaleko 7 zenbakian dagoen eraikineko lehenengo solairuan 12 etxebizitza sozial eraikitzeko obra.

b) Multzotan zatitzea: ez.

c) Burutzeko lekua: Bilbo, Bizkaia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: zortziehun eta hirurogeita hamalau mila seiehun eta hirurogei euro eta hamasei zentimo (874.660,16) gehi laurogeita zazpi mila laurehun eta hirurogeita sei euro eta bi zentimo (87.466,02) BEZarenak. Beraz, guztira, bederatziehun eta hirurogeita bi mila ehun eta hogeita sei euro eta hemezortzi zentimo (962.126,18).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko irailaren 12a.

b) Esleipenduna: Construcciones Castellano, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa: bostehun eta laurogeita bost mila bostehun eta berrogeita sei euro eta hirurogeita bi zentimo (585.546,62), gehi berrogeita hemezortzi mila bostehun eta berrogeita hamalau euro eta hirurogeita sei zentimo (58.554,66) BEZarenak; beraz, guztira, seiehun eta berrogeita lau mila ehun eta bat euro eta hogeita zortzi zentimo (644.101,28).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2017ko urriaren 5a.

b) Kontratista: Construcciones Castellano, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 17a.

Zerbitzu-zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala