Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2017ko urriaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5040

AGINDUA, 2017ko urriaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, honako agindu honetako hutsak zuzentzen dituena: Agindua, 2017ko irailaren 27koa, Euskadiko biztanleguneetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko diru-laguntzen programa arautu eta hartarako deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Euskadiko biztanleguneetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko diru-laguntzen programa arautu eta hartarako deialdia egiten duen 2017ko irailaren 27ko Aginduaren bosgarren oinarriko 4. puntuak («Laguntza jaso dezaketen proiektuak eta ekintzak») hau ezartzen du: «Ez dira programa honen bidez lagunduko zenbait biztanlegune, baldin eta barne hartzen dituzten proiektuek diru-laguntzak eskatu, proposatu eta jaso badituzte programa honen kargura: Telekomunikazioetako Idazkaritza Nagusiaren eta Informazio Gizartearen eta Agenda Digitalaren Idazkaritza Nagusiaren belaunaldi berriko banda zabala (NGA) hedatzeko programaren kargura (Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioa)».

Bestalde, irailaren 27ko Aginduaren II. eranskinean, zerrendatzen da zer biztanlegunetan gauzatuko diren «laguntzen xede diren jarduerak (...), denak ere SESIAD erakundeak «eremu zuri» gisa sailkatuta 2017ko ekitaldirako», honako datu hauek emanda biztanlegune bakoitzari buruz: lurralde historikoa, udalerria, biztanlegunearen izena eta kodea.

Bada, SESIAD Informazio Gizartearen eta Agenda Digitalaren Idazkaritza Nagusiak (Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioa) behin behinean ebatzi ditu belaunaldi berriko banda zabala hedatzeko programaren laguntzak. Eusko Jaurlaritzak ebazpen horri buruzko informazioa jaso du eta, horrela, jakin du Debako udalerriko (Gipuzkoa) Lastur biztanlegunea (kodea: ESP 20029000301) Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioaren zerrendan dagoela, hau da, SESIADek belaunaldi berriko banda zabala hedatzeko programaren laguntzak behin-behinean ebazteko emandako zerrendan. Hori dela eta, biztanlegune hori ez zen sartu behar irailaren 27ko Aginduaren II. eranskinean.

Hortaz, huts hori atzeman denez 2017ko irailaren 27ko Aginduaren II. eranskinean, dagokion zuzenketa egiten da hemen (agindu horren bidez, Euskadiko biztanleguneetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko diru-laguntzen programa arautu eta hartarako deialdia egiten da):

II. eranskineko taulan jasota dago zer biztanlegunetan gauzatuko diren «laguntzen xede diren jarduerak (...), denak ere SESIAD erakundeak «eremu zuri» gisa sailkatuta 2017ko ekitaldirako». Eranskin horretan, 2017/4780 (36/29) orrialdean, biztanlegune hau kendu behar da zerrendatik:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 18a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IŃAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala