Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5032

IRAGARKIA, zeinaren bidez erreklamatzaileari jakinarazten baitzaio ez duela bete turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatu beharreko udal arautegia, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak 2017ko irailaren 25ean emana. E-BI-0047 erregistro-zenbakia duen etxebizitzari irekitako espedienteari dagokio ez-betetze hori.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

EGINTZAREN LABURPENA

Vanessa Alvarez Orgazi «Bed in Bilbao S.L.» helarazten zaio, jardueraren titularra den aletik, turismo-erabilerarako etxebizitzari buruzko aurkako udal-txostena.

10 egun balioduneko epea ematen zaio, jakinarazpen honetatik aurrera, bere eskubideak eta interesak defendatzeko alegazioak aurkez ditzan, sail honen lurralde-bulegoan (Concha Jenerala 23, 48010 Bilbao).

Hori guztia jakitera ematen da eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 6a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala