Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5022

EDIKTUA, jabetza horizontalari buruzko 232/2017 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: jabetza horizontalari buruzko 232/2017.

Demandatzailea: Ongaray kaleko 2 zenbakiko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Sandra Arroyo Robledo.

Prokuradorea: Ana Maria Idocin Ros.

Demandatua: Alberto Lorenzo Barreira eta Maria Angeles Aguilera Dominguez.

Gaia: judizio monitorioa.

Aipatutako judizioan, autoa eman da 2017-09-26n, non xedapen-zatia hau baita:

XEDAPENAK

1.– Artxibatutzat jotzen da prozesu monitorio hau, Alberto Lorenzo Barreirari dagokionez, eta amaitutzat joazen da Maria Angeles Aguilera Dominguezi dagokionez, erkidegoari zor dioten 1.207,24 euroko diru-zenbatekoa erreklamatzeko.

2.– Halaber, Aguilera Dominguez kondenatzen da abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren apartatuan ezarritako mugak kontuan hartuta, betiere.

3.– Helaraz bekio Ermuko Ongaray kaleko 2ko jabekideen erkidegoari, hala behar bada, Maria Angeles Aguilera Dominguezi dagokionez, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta

Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuen eta kontsignazioen kontuan: 4760 0000 08 0232 17. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Maria Angeles Aguilera Dominguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2017ko urriaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala