Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5021

EDIKTUA, 95/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 95/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Julian Icedo de las Herasek eskatuta, Ion Blanco Rodriguezen aurka, hitzezko judizioari buruzkoa. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

153/2017 EPAIA

Epailea: Nuria Ballve Botas.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko irailaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Julian Icedo de las Heras.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Ion Blanco Rodriguez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Julian Icedo de las Herasek Ion Blanco Rodriguezen aurka aurkeztu duen demanda, eta, horrenbestez, Ion Blanco Rodriguez, auzi-ihesean deklaratua, kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera: mila eta zortziehun (1.800,00) euro, gehi interpelazio judiziala egin zen egunetik epai hau eman den egunera arteko legezko interesak –Kode Zibileko 1101 eta 1108 artikuluetan xedatutakoaren arabera– eta PZLko 576 artikuluak ezarritako berandutze-interesak, jakinarazpena egin den egunetik guztia ordaindu artekoak, baita prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman beraren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik jarri (PZL, 455 artikulua).

Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen lekukotza egin beharko da autoei eransteko.

Eta Ion Blanco Rodriguez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko irailaren hogeita zortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala