Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5017

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 244/2016 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Raquel Fernandez Martinez andreak, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut:

Fede ematen dut:

Kalteengatik 266/2016 judizioa bideratu da, delitu arinen gainekoa. Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-14an.

Rafael Diez Hernandez jauna non dagoen jakiterik izan ez denez, ediktu honen bidez, epai horren epaitza jakinarazten zaio:

EPAITZA

Rafael Diez Hernandez absolbitzen dut jardun hauen jatorri diren egitateetatik, eta prozesuan sortutako kostuak ofiziozkoak direla adierazten dut.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean.

Epaitegi honetako bulegora joanda ezagutu daiteke ebazpen horren edukia osoa.

Eta jasota gera dadin eta Rafael Diez Hernandezi jakinarazteko balio dezan ematen dut hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko irailaren hogeian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala