Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5015

EDIKTUA, behin-behineko neurriak aldatzeari buruzko 76/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 76/2016; behin betiko neurriak aldatzea.

Demandatzailea: David Duran Segura.

Abokatua: Jon Kepa Huertas de Amilibia.

Prokuradorea: Begoña Lopez del Hoyo.

Demandatua: V D S B.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-09-22an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut David Durán Segura jaunak V D S B andrearen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, bidezkotzat jotzen dut adostasunezko dibortzioari buruzko 966/2010 prozeduran emandako epaiaren bidez onartutako neurriak aldatzea. Prozedura hori epaitegi honetan bideratu da. Hortaz, honako neurri hauek onartzen ditut, alderdien eta XXXXX haien alabaren arteko harremanak arautzeko:

A) V D S B andreak XXXXX alaba komunarekiko zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean aitak baliatuko du esklusiboki, eta alabaren zaintza eta jagoletza ere aitari esleitzen zaizkio. Bestalde, ez da ezartzen inolako komunikazio- eta egonaldi-erregimenik zaintza ez duen gurasoaren alde.

B) Hileko 100 euroko mantenu-pentsioa ezartzea, zaintza ez duen gurasoaren kargura, eta alaba komunaren alde. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko du, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Alaba adingabearen ezohiko gastuak, bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran. Guztiarekin ere, presazko ez diren aparteko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta objekzio berariazkorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen.

V D S B demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko irailaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala