Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5004

EBAZPENA, 2017ko irailaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez Euskal Editorea, S.L. erakundeari aitortzen baitzaio Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitortza arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen duten baldintzak sustatzeko; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatu, eta eremu horretan erakundeek egin duten lana aitortu beharra dago.

Dekretu horri jarraituz, Mikel Arregi Epelde jaunak Euskal Editorea, S.L. erakundea ordezkatuz aurkeztutako eskabidea ikusita eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen berdintasun politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak balioetsi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Editorea, S.L. erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzea, 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapenen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarri hartuta (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duena).

Bigarrena.– Aitortza indarrean dagoen artean, Euskal Editorea SL erakundea aitortza horretaz balia daiteke egokitzat jotzen duen irudizko korporazio-osagai orotan, 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluekin bat etorriz.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 4a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala