Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
4924

IRAGARKIA, helduen A hepatitisaren aurkako txertoa eskuratzeko hornidura-kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta argibideak eskuratzeko datuak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 01 91 77.

5) Telefaxa: 945 01 93 01.

6) Posta elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko urriaren 30eko 10:00ak arte.

d) Espediente-zenbakia: 7/2018-S.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Mota: hornidura.

b) Deskribapena: helduen A tipoko hepatitisari aurre egiteko txertoa eskuratzea.

c) Loteak eta lote-kopurua: ez.

d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: karatulako 10. puntuan adierazitakoa, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

f) Luzapena onartzea: bai, gehienez ere jatorrizko kontratuak duen iraupen berekoa.

g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 33651600-4.

3.– Izapideak eta prozedura:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide dago (karatularen 30.2 klausulan zehaztuta daude).

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.212.975 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 539.100 euro, BEZik gabe. Guztira, BEZa barne: 560.700 euro.

6.– Eskatutako fidantzak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: lizitazioaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak:

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten dena.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urriaren 30a, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko modalitatea: paperean.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua, Lakua II eraikina.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Helbide elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus.

d) Aldagaiak: ez.

e) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora mantendu behar duen eskaintza: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Deskribapena: Eskaintza ekonomikoak irekitzea («B» gutun-azalak).

b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Osasun Saila.

c) Helbidea: Donostia kalea 1.

d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

e) Eguna eta ordua: 2017ko azaroaren 13a, 12:00etan.

10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2017ko urriaren 5a.

12.– Bestelako argibideak: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 5a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala