Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4910

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 48/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 48/2015.

Alderdi demandatzailea: Oscar Loiti Loiti.

Alderdi demandatua: Yanira Wuech Albuerne.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

165/2017 EPAIA

Epailea: Cristina Vicente Notario.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko irailaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Oscar Loiti Loiti.

Abokatua.

Prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.

Alderdi demandatua: Yanira Wuech Albuerne.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Azaldutakoaren indarrez, baietsi egiten dut Oscar Loiti Loiti jaunaren izenean eta ordez Ariño prokuradoreak aurkeztutako demanda; ondorioz,

– Oscar Loiti Loiti jaunak eta Yanira Wuech Albuerne andreak osatutako ezkontza desegitea agintzen dut, dibortzioa dela-eta; horrekin batera, deseginda geratzen da ezkontzako erregimen ekonomikoa.

- Ez da familia-etxebizitzarik, zeinaren gainean erabakirik hartu behar den.

Ez dagokio kostuei buruzko erabakirik hartzea.

Ebazpenaren testigantza Erregistro Zibil Zentralari bidali beharko zaio, orri-bazterrean inskribatzeko. Horrekin batera, demandaren doc.2 dokumentuan dagoen ezkontza-inskripzioaren testigantza ere bidali behar da, ezkontza jasoko duen inskripzioa egin dadin, oraindik halakorik egin ez bada.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (1876-0000-33-0048-15) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. zenbakian aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko irailaren hamahiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala