Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4904

EBAZPENA, 2017ko urriaren 5ekoa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez jendaurrean jartzen da 2017. urtean zer diru-kopuru eta nori eman zaion, gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko abenduaren 14ko Aginduaren babesean.

Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2016ko abenduaren 14ko Aginduaren 18.2 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Argitaratzea Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren, 2016ko abenduaren 14ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda. Lehenengo eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 5a.

Gazteriako zuzendaria,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala