Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4903

231/2017 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea-RAIS Elkarteari gizarte-intereseko deklarazioa errebokatzeko dena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-intereseko aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak, baldin eta irabazi-asmorik gabe gizarte-zerbitzuak ematen aritzen badira eta araubidez ezarritako baldintzak betetzen badituzte; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreari egindako ekarpenak eta izandako ibilbidea aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak –gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzkoak– arautzen ditu gizarte-intereseko erakunde-izaera lortzeko, eusteko, errebokatzeko eta galtzeko baldintzak eta aplikatu beharreko prozedura, eta dekretu horren arabera eman zen 127/2014 Dekretua, ekainaren 24koa, Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea-RAIS Elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak egindako txostenaren arabera, Gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzko urriaren 7ko 424/2013 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritako gizarte-intereseko deklarazioa errebokatzeko prozedura izapidetu ondoren, egiaztatutzat eman da dekretu horren 4.d) artikuluan ezarritako baldintza ez dela bete; izan ere, artikulu horren arabera, erakundearen plantillaren % 40k lan-kontratu mugagabea izan behar du, eta, horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Zerbitzuetako sailburuari proposamena egiten zaio Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea-RAIS Elkarteari gizarte-intereseko deklarazioa errebokatzeko.

Aipatu urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena errebokatzea, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko urriaren 10ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea-RAIS Elkarteari gizarte-intereseko deklarazioa errebokatzea, gizarte-intereseko erakundea izateko ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko urriaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERÍA.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala