Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4902

AGINDUA, 2017ko irailaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita agindu honetan ezarritako Balorazio Batzordearen osaera: «Agindua, 2017ko maiatzaren 31koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifikaziorako laguntzen 2017ko ekitaldirako deialdia, «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlaneko G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuei dagokienez».

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Aginduaren bidez iragarri ziren I. eranskineko udalerriak osatzen dituzten erakundeen ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifikaziorako laguntzak. Agindu horren bidez iragarri zen ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifikaziorako laguntzen 2017ko ekitaldirako deialdia, «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlaneko G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuei dagokienez.

Hamargarren ebazpen-zatiak ezarri zuen aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko ardura duen Balorazio Batzordearen osaera. Osaera hori aldatzeko beharra sortu denez, aurretik izendatutako pertsonak ordezkatzeko izendapen berriak egiten dira.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ion Pagaldai Barruetabeña izendatzea Balorazio Batzordearen buru, María Eugenia Santos Urdiainen ordez.

Bigarrena.– Miriam Eriz Gongeta izendatzea Balorazio Batzordearen bokal, Ion Pagaldai Barruetabeñaren ordez.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 28a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala