Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4900

EBAZPENA, 2017ko irailaren 22koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, 2017-2018rako antolatu den Hirigintzako XLIII. (43) ikastaroa egiteko matrikula-bekak esleitzen dira. Bilbon egingo da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU/LHIEE) antolatuta.

Ebazpena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2017ko uztailaren 27an emandako Ebazpenaren bitartez, unibertsitate-titulua duten bost lagunen matrikula-gastuak ordaintzeko bost matrikula-beka iragartzen zituena, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) Ikastaroa (2017-2018)» egiteko. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu zuen aipatutako ikastaroan. (EHAA 150. zk., 2017ko abuztuaren 8a).

Deialdi honetan aurkeztutako eskariak aztertu ondoren, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, matrikula-beken epaimahaia denak, 2017ko irailaren 21ean hartutako erabakiaren bidez, esleipen-proposamena egin dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari. Deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, Esleipen ebazpena zehaztu da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Onartzea «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) Ikastaroa (2017-2018)» ikastaroaren matrikula ordaintzeko bekak esleitzea, baita beka horiei dagokien diru-laguntza ere, lortutako puntuazio-ordenaren arabera:

– 44.173.605-N (arkitektoa) (puntuazioa: 6,65).

– 30.671.059-F (arkitektoa) (puntuazioa: 6,49).

– 16.082.765-S (arkitektoa) (puntuazioa: 6,43).

Bigarren artikulua.– Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) Ikastaroaren matrikula ordaintzeko eskatutako beka ukatzea honako eskatzaile hauei:

– 78.959.710-C (1. arrazoia: eskatutako muga ekonomikoa gainditzea).

– 78.941.278-B (2. arrazoia: dokumentazioa ez aurkeztea).

Hirugarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 22a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala