Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2017ko urriaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4836

IRAGARKIA, administrazioarekiko 752/2017-E auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian, Club Deportivo Puerto de Vitoriak, Club Deportivo Mayor de Abetxukok eta Club Deportivo El Amanecer-ek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute, zeina 752/2017-E prozedura arruntean bideratzen ari baita; auzi-errekurtso hori Kirol Justiziako Euskal Batzordeak emandako 2017ko apirilaren 25eko Ebazpenaren aurka aurkeztu dute.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritako betez.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala