Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2017ko urriaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4828

EDIKTUA, 44/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko ZLUP.

Judizioa: 44/2017 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Caixabank SA

Alderdi demandatua: Jose Ramon Teomiro Huerta.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

96/2017 EPAIA

Epailea: Patricia Navas Catala andrea.

Lekua: Balmaseda (Bizkaia)

Eguna: bi mila eta hamazazpiko uztailaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Caixabank SA.

Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Alderdi demandatua: Jose Ramon Teomiro Huerta.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAIA

Balmasedako Lehen Auzialdiko 1. zenbakiko Epaitegiko epaile Patricia Navas Catalák ikusi eta entzun du 44/2017 judizio arrunta. Bertan alderdi izan dira, batetik, demandatzailea den aldetik, Caixabank SA (lehenago, La Caixa), epai honen goiburuan aipatzen den letratuak lagunduta, zeinak mugaeguneratzea aurreratzeko ekintza bat egin baitu, bai eta diru-kopuru bat erreklamatu, maileguaren berme gisa eratutako hipoteka-eskubideaz baliatu eta kontratua ez betetzeagatiko maileguaren berme gisa eraturiko finantza-eskubidea erabili ere; bestetik, demandatua den aldetik, Jose Ramon Teomiro Huerta jauna dago, auzi-ihesean dabilena. Ondoren, honako epai hau ematen dut:

EPAITZA

Partez baiestea Caixabank SAk (lehenago, La Caixa) Jose Ramon Teomiro Huerta jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, demandatua kondenatu behar dut 4.206'93 euro ordaintzera (4.156'82 kuota ordaindugabe –2015eko uztailaren 1etik 2017ko urtarrilaren 4ra bitartean– eta 50'11 interes arrunt, ordaindu gabeko kuotengatik). Ordaindu beharko ditu, orobat, tronkoa, interes arruntak eta atzerapenei dagozkien berandutze-interesak (legezko interesa gehi bi puntu), demanda ezartzen denetik mailegua guztiz ordaindu artekoak. Ebazpen honetako zuzenbidezko laugarren oinarrian zehaztutako interesak ordaintzera kondenatua izan da.

Ez da kostuetarako kondenarik ezarriko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua)

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: (...) Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. zenbakian aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioko letratua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Balmasedan (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko abuztuaren hiruan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Balmaseda (Bizkaia), 2017ko irailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala