Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2017ko urriaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4706

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 375/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: Behin betiko neurrien aldaketa 375/2016.

Alderdi demandatzailea: Claudia Moldovan.

Alderdi demandatua: Roman Dubiletchi.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

124/2017 EPAIA

Bergaran, bi mila eta hamazazpiko irailaren lauan.

Nik, Maria del Henar Cabezas Pascual, Bergarako eta hango barruti judizialeko lehen auzialdiko eta instrukzioko lau zenbakiko epaitegiko epailea naizen aldetik, ikusi ditut deklarazioko hitzezko judizioaren auto hauek. Judizio hori –370/2016 zenbakiaren erregistratua– epaitegi honetan bideratzen ari da,Claudia Moldovanek eskatuta (José Alberto Amilibia Múgica prokuradoreak ordezkatua eta Milagros Oronbengoa Zurutuza letraduak defendatua), Roman Dubiletchiren aurka, zeina auzi-ihesean baitago; Fiskaltzak ere hartu du parte; autoak behin betiko neurriak aldatzeari buruzkoak dira. Hori horrela, hau da

EPAITZA

Osorik baiesten dut José Alberto Amilibia Múgica prokuradoreak Claudia Moldovanen izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, Roman Dubiletchiren aurkakoa; horrenbestez, erabakitzen dut Roman Dubiletchiri XXXXX, XXXXX semeen gaineko guraso-ahala kentzea, beraz, aurrerantzean, ama den Claudia Moldovanena izango da; halaber, eraginik gabe uzten dut aitak semeei ordaindu behar zien hileko 100 euroko kopurua, 2012ko abenduaren 28an epaitegi honetan emandako 109/2012 epaian ezarria.

Guztia ere, prozesuko kostuak berariaz ezarri gabe.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 248.4 artikuluan eta urtarrilaren 7ko Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Lege berriaren 208.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeko xedez, jakinaraz bekie epai hau Fiskaltzari eta alderdiei, ohartarazita, epaia irmoa ez denez, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, idatziz, abokatuak sinatuta, eta jakinarazpena egin eta hogei eguneko epean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bergara (Gipuzkoa), 2017ko irailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala