Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2017ko urriaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4705

EDIKTUA, 505/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 505/2016 prozedura arrunta.

Barakaldoko Elizateko 3 zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Teresa Bajo Auz.

Demandatua: Marcelo Iturmendi Bañales, Emilio Iturmendi Bañales, Jose Iturmendi Bañales, Maria Purificacion Iturmendi Bañales, Maria Victoria Iturmendi Bañales, Pedro Iturmendi Bañales, Ramon Iturmendi Bañales, Jesus Iturmendi Bañales, Maria Angeles Iturmendi Bañales eta Ana Maria Iturmendi Bañales

Gaia: jabari bat ezohiko usukapioz eskuratzeari buruzko deklarazio egintza.

Judizio horretan, 2017-05-25ean epaia eman zen, eta hau da bere epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Bajo Auz prokuradoreak Barakaldoko Elizateko plazako 3 zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Marcelo, María Victoria, Emilio, Pedro, Ramón, Ana María, José, María Purificacion, Jesús eta María Angeles Iturmendi Bañalesen aurkakoa. Horrenbestez, hau adierazten dut:

1.– Barakaldoko Elizateko plazako 3 zenbakiko etxeko 1. solairuko eskuin-ezkerreko etxebizitza demandatzaile guztien eta Barakaldoko Elizateko plazako 3 zenbakiko Jabekideen Erkidegoko gainerako jabekideen jabari-titulartasunekoa da, eraikinean duten partaidetza-kuoten arabera, usukapioz eskuratu izanagatik.

2.– Inskriba dadila etxe horren jabari-titulartasuna (551. finka, 292. liburukia, 230. liburua, 1. orria, 39. agiria) Barakaldoko Elizatea plazako 3. zenbakiko Jabekideen Erkidegoko jabekide guztien alde; etxe hori usukapioz eskuratu zen, zehazki, 551. finkari dagozkion elementu komunetako partaidetza-kuoten arabera.

3.– Aurrekoa hala izanik ere, eskualdatzearen ondorengo egoera iragankor gisa, Barakaldoko Elizateko plazako 3 zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren aldeko jabari-titulartasuna inskriba dadila (IFZ: H48648687).

4.– Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4683 0000 04 0505 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. zenbakian aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita bostean.

Marcelo Iturmendi Bañales, Emilio Iturmendi Bañales, Jose Iturmendi Bañales, Maria Purificacion Iturmendi Bañales, Maria Victoria Iturmendi Bañales, Pedro Iturmendi Bañales, Ramon Iturmendi Bañales, Jesus Iturmendi Bañales, Maria Angeles Iturmendi Bañales eta Ana Maria Iturmendi Bañales demandatuen bizilekuak ezezagunak direnez gero, erabaki da Prozedura Zibilaren (PZLb) 1/2000 Legeko 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete auzi-ihesean diren demandatuek.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko irailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala