Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2017ko urriaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4704

EBAZPENA, 2017ko irailaren 25ekoa, Trafikoko zuzendariarena. Horren bidez hainbat herriren zerrenda ematen da argitara, izan ere, zerrendako herrietan Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu du herri barruko bideetan zirkulazioko arau-hausteak zehatzeko eskumena.

Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintza Errege Dekretuaren 84.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, herri barruko bideetan egindako zirkulazio arau-hausteak zehatzea udal bakoitzeko alkateari dagokio.

Hala ere, agindu horren bosgarren paragrafoan aurreikusten denez, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta funtzioak transferituta dituzten autonomia-erkidegoek alkateen eskumen hori hartuko dute beren gain, baldin eta alkateek ezin badute eskumena erabili, egiaztatutako arrazoiengatik edota udal zerbitzu urriak izateagatik.

Ebazpen honen helburua da Trafiko Zuzendaritzak eskumen hori bere gain hartu duen udalerrien zerrenda argitaratzea.

Hortaz,

ERABAKITZEN DUT:

Euskal udalerri batzuen zerrenda argitaratzea, udalerri horien barruko bideetan zirkulazioko arau-hauste guztiengatik edo batzuengatik hasitako zehapen-espedienteak izapidetzeko eta ebazteko eskumena Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu baitu. Udalerrien zerrenda eranskinean dago.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 25a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala