Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2017ko urriaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4694

1053/2017 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena, zeinen bidez Cristobal Esteban González jauna izendatzen baita erakunde horretako Neumologia osasun ataleko buru, lau urterako eta luzatzeko aukerarekin.

AURREKARIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen urtarrilaren 17ko 88/2017 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIko Neumologia osasun ataleko burua lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen. Ebazpena 2017ko maiatzaren 4ko EHAAn, 2017ko maiatzaren 9ko BOEn eta Osakidetzaren web-orrian argitaratu zen.

2.– Interesdunak 15 egun balioduneko epean aurkeztu zuen bere eskabidea deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hura 2017ko maiatzaren 30ean amaitu zen.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web-orrian onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen, 2017ko maiatzaren 31n.

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta (2017ko ekainaren 14an), eta bat ere aurkeztu ez zela ikusita, behin betiko zerrendak onartu ziren (2017ko ekainaren 15ean), dagokion eran argitaratzeko.

5.– Zerrenda haiek, Osakidetzako Balorazio Batzordeko kideen izendapena eta kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena Osakidetzaren web-orrian argitaratu ziren, 2017ko ekainaren 15ean. Hautagaiari ere jakinarazi zitzaion deialdia.

6.– Kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jarri eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratu ondoren (2017ko uztailaren 3an), eta dagokion izendapen-proposamena egin eta gero (2017ko uztailaren 3an), eta ikusita Cristobal Esteban González jaunak zer ezagutza akademiko eta profesional dauzkan, erabaki hau hartu da: pertsona hori izendatzea Neumologia osasun ataleko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen urtarrilaren 26koa 88/2017 Ebazpenaren 7. oinarriak ezartzen du ezen Kudeaketa Zuzendaritzak, jasotako proposamena ikusita, ebazpen bat emango duela proposatutako izangaia izendatzeko deialdian eskainitako lanpostua betetzeko, edo deialdia hutsik uzteko.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, bereziki 15. artikuluan jasotako aurreikuspenei dagokienez (artikulu hori zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruz ari da), bai eta aplikatu beharreko arauak ere.

Aurreko guztia aintzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Cristobal Esteban González jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Neumologia osasun ataleko buru, aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2017ko abuztuaren 1etatik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak epe hori amaitutakoan lanpostua utziko du, luzapena onartzen ez bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak gertatzen badira.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratzea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2017ko uztailaren 3a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea.
(Urtarrilaren 31ko 1/2014 Ebazpena).

Barrualde-Galdakao ESIko Pertsonaleko zuzendaria,

MIREN JOSU ORMAETXEA LEGARRETA.


Azterketa dokumentala