Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2017ko urriaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4693

EBAZPENA, 2017ko irailaren 22koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2017ko irailaren 22ko Ebazpena, zenbait lagun Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriarekin ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen zuzendari nagusiak 2015eko martxoaren 6an eman zuen Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriara sartzeko hautaketa-prozedurari buruzko deialdiaren ebazpena. Bada, ebazpen horren hamabosgarren oinarriarekin bat etorriz (martxoaren 17ko EHAO, 52. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2017ko irailaren 22an argitaratu dela EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2017ko irailaren 22ko Ebazpena, zenbait lagun Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriarekin ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 22a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala