Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2017ko irailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

XEMEIN ELEKTRIK, KOOP.ELK.
4603

IRAGARKIA, Xemein Elektrik, Koop. Elk. desegin, likidatzaileak izendatu eta likidatzea (azken balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua) onartu dela jakinarazteko dena.

Xemein Elektrik, Koop. Elk.aren Ez-ohiko Batzar Orokor Unibertsalak, 2017ko irailaren 12an Markina-Xemeinen (48270 Bizkaia), Xemein Etorbidea, 19an ospaturikoa, balio osoz eratuta eta bilduta, besteak beste honako erabaki hauek hartu zituen, aho batez:

– Kooperatiba desegitea.

– Administratzaileak kargugabetzea eta likidatzaileak izendatzea.

– Kooperatibaren likidazioa onestea, azken balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektuaren onestearekin batera.

– Likidatzaileei eskumena ematea, beraietariko bi edozeinek, kooperatibaren izenean jardunez, kooperatiba erregistroan egoteari amaiera emateko beharrezkoak diren kudeaketak gauzatu eta dokumentu publiko zein pribatu guztiak sinatzeko.

Oharra: Harturiko akordioei buruzko dokumentazio guztia kooperatibaren egoitzan dago, hirugarren interesdunen eskura.

Markina-Xemein, 2017ko irailaren 15a.

Likidatzailea,

ANGELA SARDUY GAINZA.

Likidatzailea,

JON SILLONIZ BATIZ.

Likidatzailea,

MIKEL TXURRUKA ANSOLA.


Azterketa dokumentala