Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2017ko irailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4600

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer epe dagoen egoki iritzitako oharrak egiteko Txabarri-El Sol BIAren Birgaitze Integraturako Plan Bereziaren 4. aldaketari dagokionez (Sestaoko Udalak sustatu du aldaketa hori). Izan ere, ingurumen organoak oinarritzat erabil litzake oharrok, ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua egiteko, plan horren aldaketari buruzko ingurumen-ebaluazio arrunta egiteko prozeduran.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak kontsulta egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei (eranskinean jasota daude).

Kontsulta hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunek horren berri izan dezaten eta haientzat jakinarazpenaren balioa izan dezan. Halaber, honako ohartarazpen hauek egiten zaizkie:

Interesdunek egoki iritzitako kontsiderazioak aurkez ditzakete, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Espedientearen dokumentazioa interesdunen eskura dago:

– www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus > Ingurumena > Ingurumen-inpaktua >Hartu parte

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 18a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala