Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2017ko irailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4599

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 920/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 920/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Esosa Osaruonamen Osaikuiwuomwan.

Abokatua: Gemma Marron Beltran De Guevara.

Prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.

Demandatua: Bernnard Saturday Osaikhuiwuomwan.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-07-21ean, eta zuzenketa-autoa 2017-09-01ean. Hona hemen epaitza:

2017ko uztailaren 21eko 385/2017 epaia eta 2017-09-01eko zuzenketa-autoa, MHC 920//16 prozeduran emanak. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Esosa Osaruonamen Osaikuiwuomwan, Oscar Escaño jauna prokuradore duela; bestetik, demandatu gisa, Bernnard Saturday Osaikhuiwomwan jauna (auzi-ihesean, eta ordezkari prozesalik ez duena); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Bernnard Saturday Osaikhuiwuomwan demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala