Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2017ko irailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4594

EDIKTUA, 982/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 982/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Fisiomax, S.C.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Asier Ruiz Garcia.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-02-25ean. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Fisiomax, S.C.k aurkeztutako demanda eta kondenatu egiten dut Asier Ruiz García honakoak ordaintzera: 810 euro, 2014ko urriaren 7tik gaur arte kopuru horri dagozkion interesak eta ateratzen den zenbatekoak gaurtik hasita demandatzaileari guztia ordaindu arte sortzen dituen legezko interesak, bi puntuz gehituta. Halaber, kostuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Asier Ruiz Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak errekurtsoa aurkez dezake: ezin du errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala