Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2017ko irailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4593

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1094/2012 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 1094/2012 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: David Fernandez Barco - Jose Miguel Fernandez Ugidos SC.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Francisca Garcia Cano.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2013-12-17an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut David Fernández Barcok, David Fernández Barco - José Miguel Fernández Ugidos SCren izenean eta ordezkaritzan, Francisca García Canoren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 900 euro gehi zenbateko horren legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik ebazpen hau eman artekoak, eta ebazpena eman den egunetik hasi eta guztiz ordaindu artekoak, bi puntu gehituta. Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Francisca Garcia Cano demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko irailaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala