Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2017ko irailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ARABAKO ABOKATUEN ELKARTE OHORETSUA
4581

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Arabako Abokatuen Elkargoaren estatutuen proiektua jendaurrean jartzeko epe bat irekitzen dela zuzenketak aurkezteko.

Arabako Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordeak, 2017ko irailaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen elkargo horren estatutuen proiektuari zuzenketak aurkezteko epe bat irekitzea. Hain zuzen ere, hilabeteko epea egongo da zuzenketak jasotzeko, Elkargoaren lurralde-eremuan zabalkunde handiena duten bi egunkarietan –El Correo Españolen eta Diario de Noticias de Álavan– iragarkia azken aldiz argitaratzen denetik hasita.

Estatutuen proiektuaren testu osoa argitara emanda dago www.icaalava.com Elkargoaren webgunean –handik deskargatu daiteke–, bai eta Elkargoaren egoitzetako iragarki-tauletan ere.

Elkargoaren webgune horretan eskuratu daiteke, halaber, alegazioak egiteko eredua, eta Elkargoaren egoitzara bidali beharko da, honako helbide honetara: Fray Francisco pasealekua 4, 01007 Vitoria-Gasteiz.

Behin zuzenketak aurkezteko epea bukatuta, Arabako Abokatuen Elkargoko Gobernu Batzordeak, zuzenketak ebatzi ondoren, aldatutako estatutuak onartzeko erabakia hartuko du, eta, ondoren, Batzar Nagusian aurkeztuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 13a.

ARABAKO ABOKATUEN ELKARGOKO DEKANOA.


Azterketa dokumentala