Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2017ko irailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4565

1106/2017 EBAZPENA, irailaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, Adolfo Catedra Garcia jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostia Unibertsitate Ospitaleko atal sanitarioko buru izendatzen da, espezialitate honetan: Urologia, lau urteko aldi baterako, luzatzeko aukera izanik.

Maiatzaren 3ko 684/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atal sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Urologia.

Epaimahai kalifikatzaileak eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Adolfo Catedra Garcia jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, hau erabaki da: pertsona hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atal sanitarioko buru izendatzea, espezialitate honetan: Urologia.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Adolfo Catedra Garcia jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Urología.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2017ko irailaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela medio eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko ESIari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2017ko irailaren 4a.

Donostialdeko ESIko zuzendari kudeatzailea.
Eskuordetuta (irailaren 3ko 1052/2015, Ebazpena).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala