Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2017ko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
4562

IRAGARKIA, Euskotreneko langileentzako uniformeak hornitzeko lizitazio publikoaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio-organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: uniformeak hornitzea.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: hiru urte.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitazio ondorioetarako urteko gehiengo zenbatekoa milioi bat eta laurehun mila eurora igotzen da, 1.400.000,00 euro (BEZik gabe).

5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.

6.– Esleipena.

EuskoTrenbideak-Ferrocarriles Vascos SAUko kontratazio-batzordeak, 2017ko irailaren 6an, Equipamiento Industrial SAU (Ekinsa) enpresari lizitazioa esleitzea erabaki zuen, guztira 3 urterako 914.623,80 euro zenbatetsita (BEZik gabe). Zenbatetsitako zenbatekoa kalkulatzeko, pleguetan adierazitako kontsumo-aurreikuspenari eskainitako unitate-prezioak aplikatu dira. Horretaz gain, kopurua handitzeko eskatzea dago gehienez esleitutako aurrekontu osoaren % 20raino, pilatutako handitze guztiak kontuan hartuta. Benetan egindako eta Euskotrenek aurretiaz eskatutako kontsumoak baino ez dira fakturatuko, betiere eskainitako unitate-prezioen arabera.

7.– Iragarkien gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko irailaren 15a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala