Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2017ko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4560

IRAGARKIA, ertzain bati Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen-proposamena jakinarazteko dena, zeinen bidez zehapen-espedientea ireki baitzaio.

Aipatutako ebazpen-proposamena zuzenean jakinarazteko helbide ezaguna ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Jakinarazten zaio, era berean, prozedurako jarduera guztien kopia bat bere eskura duela Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

2.– Era berean, hamar eguneko epea ematen zaio, instruktorearen aurrean bere alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izateko.

3.– Ohartarazten zaio, EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiko 41.3 artikuluaren arabera, izapidetzeko epea geldirik dagoela 2017ko ekainaren 26az geroztik.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2017ko irailaren 15a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala