Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2017ko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4527

EDIKTUA, 435/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 435/2015 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Nemesia Soraluce Arzallus.

Alderdi demandatua: Instalaciones Aize Garbia, S.L.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

66/2017 EPAIA

Epailea: Maria De Blas Piñeiro andrea.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Nemesia Soraluce Arzallus.

Abokatua: Jose Miguel Zubia Zubimendi.

Prokuradorea: Olga Miranda Fernandez.

Alderdi demandatua: Instalaciones Aize Garbia, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: hitzezko judizioa.

EPAITZA

Baiesten dut Olga Miranda prokuradoreak Nemesia Soraluce andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Instalaciones Aize Garbia, S.L.ren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari honako hauek ordaintzera: 4.418,02 euro; Kode Zibileko 1108. artikuluan aurreikusitako interesak, eta PZLko 576. artikuluan jasotako interesa.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1832 0000 02 0435 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita bederatzian.

Alderdi demandatuaren gaur egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki du epaileak, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2017ko ekainaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana