Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2017ko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4516

1054/2017 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Juan Ramón Iriondo Bedialauneta jauna izendatzen baita, aldi baterako, erakunde horretako Otorrinolaringologia osasun ataleko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

AURREKARIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen urtarrilaren 17ko 89/2017 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIn Otorrinolaringologia osasun ataleko burua lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena hau 2017ko maiatzaren 4ko EHAAn, 2017ko maiatzaren 9ko BOEn eta Osakidetzaren web-orrian argitaratu zen.

2.– Interesdunak 15 egun balioduneko epea izan zuen eskaera aurkezteko, deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. 2017ko maiatzaren 30ean amaitu zen epea.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web-orrian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen (2017ko maiatzaren 31koa).

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea behin amaituta (2017ko ekainaren 14koa), eta ez denez bat ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartzen dira (2017ko ekainaren 15ekoa), dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideek izendapenarekin batera, baita kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena ere, Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren, 2017ko ekainaren 15ean. Jakinarazi zitzaien ere hautagaiari aipatu deialdia.

6.– Kudeaketa memoria-proiektua jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2017ko uztailaren 3koa), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2017ko uztailaren 3koa); eta Juan Ramón Iriondo Bedialauneta jaunak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Otorrinolaringologia osasun atal-buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen urtarrilaren 26ko 89/2017 Ebazpenaren 7. oinarriak ezartzen du Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, ebazpen bat emango du, proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/97 Legearen ekainaren 26ko 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. artikuluak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Ramón Iriondo Bedialauneta jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Otorrinolaringologia osasun ataleko buru izendatzea, aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2017ko abuztuaren 1etatik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute; horretarako, aldez aurretik kontrako espedientea egon behar da, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak egon behar dira tartean.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Galdakao, 2017ko uztailaren 3a.

Barrualde-galdakao ESI-ko zuzendari gerentea.
E (Urtarrilaren 31ko 1/2014 Ebazpena).

Barrualde-Galdakao ESIko Pertsonaleko zuzendaria,

MIREN JOSU ORMAETXEA LEGARRETA.


Azterketa dokumentala