Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2017ko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
4514

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2017ko abuztuaren 29koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira Osasuneko sailburuaren 2013ko abuztuaren 19ko Aginduan, zeinaren bidez ebazten baita Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia (2017ko irailaren 14ko EHAA, 176. zk.). Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsok:

Ebazpen-zatiaren lehenengo puntuan, 2017/4446 orrialdean (1/1), honela esaten da:

«Lehenengoa.– Miren Garbiñe Ugarte Muguruza izendatzea (NAN: 14952408) goi-kargudunaren idazkari Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzan (520010 kodea, 192. dotazioa).»

Baina honela izan behar du:

«Lehenengoa.– Miren Garbiñe Ugarte Muguruza izendatzea (NAN: 14952408Q) goi-kargudunaren idazkari, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetzan (520010 kodea, 192. dotazioa).»


Azterketa dokumentala