Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2017ko irailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4294

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia argitaratzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko 2017ko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenean (2017ko uztailaren 31ko EHAA, 144. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

–. 3. artikuluaren 4. atalean, 2017/3841 (37/6) orrialdean, euskarazko bertsioan, honako hau jartzen duen lekuan:

«4.– Erakunde onuradunek taldeko ekintzak eskaini beharko dituzte esleitutako eremu edo azpieremu bakoitzean. Talde bakoitzean, lau parte-hartzaile egongo dira gutxienez, eta iraupena 3 ordukoa edo gehiagokoa izango da. Ekintzen helburua enplegua bilatzeko ekintzen berri ematea izango da, baita beste gai espezifiko batzuei buruzko informazioa ematea ere, hala nola emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari buruzkoa.»,

hau jarri behar du:

«4.– Erakunde onuradunek taldeko ekintzak eskaini beharko dituzte esleitutako eremu edo azpieremu bakoitzean, bi aldiz hilabetean gutxienez. Talde bakoitzean, lau parte-hartzaile egongo dira gutxienez, eta iraupena 3 ordukoa edo gehiagokoa izango da. Ekintzen helburua enplegua bilatzeko ekintzen berri ematea izango da, baita beste gai espezifiko batzuei buruzko informazioa ematea ere, hala nola emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari buruzkoa.».


Azterketa dokumentala