Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2017ko irailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4290

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 27koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita, 2017ko ekitaldiari dagokionez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen II. faserako deialdia - Elkartek Programa.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da –Elkartek Programa– (2016ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.).

Aipatutako agindu arautzailearen 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, II. fasearen deialdia egin behar da, I. fasean onartu diren proiektuei laguntzak esleitzeko, eta, horretarako, behar diren arauak eman behar dira.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen helburua hauxe da: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduan aurreikusitako I. fasean onartu diren proiektuentzako laguntzak esleitzeko II. fasearen deialdia egitea; agindu horren bitartez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da (Elkartek Programa), 2017ko ekitaldiari dagokionez. Proiektuak 2017ko eta 2018ko ekitaldietan egitekoak izan daitezke.

2. artikulua.– Diru-baliabideak.

Deialdiko laguntzak finantzatzeko, 30.000.000,00 euro erabiliko dira. Erabilpen horrek bat etorri beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, 2017ko ekitaldiari dagokionez, hartarako ezarritako aurrekontu-kredituekin. Apirilaren 11ko 2/2017 Legearen bidez onartu ziren aurrekontu horiek.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek aldatu ahal izango dira; betiere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

3. artikulua.– Betekizunak.

Deialdi honetako laguntzak eskuratu ahal izateko, egiaztatu beharko da Elkartek programa arautzen duen Aginduaren 3. eta 18. artikuluetan proiektu eta onuradunei buruz ezarritako baldintzak betetzen direla.

4. artikulua.– Eskabideak: aurkeztea eta epea.

1.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren 11. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea –agindu horren bitartez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da (Elkartek Programa).

2.– Eskabidea lortzeko eta hori betetzeko, ondoren adierazten den egoitza elektronikoan bakarrik egin ahal izango da:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelania).

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara).

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2017ko urriaren 11ko 12:00etan amaituko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:

Lehendakaria: teknologiaren arloan eskuduna den zuzendaritzako titularra, Iosu Madariaga Garamendi; eta ordezkoa: teknologiaren arloan eskuduna den sailburuordetzako titularra, Estíbaliz Hernáez Laviña.

Honako kide hauek izango dira bokalak:

● Industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularra, Alejandro López Cárcamo; eta ordezkoa: industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Agustín García Pérez.

● SPRIren ordezkari bat, Alberto Fernández González; eta ordezkoa: Maite Hernández Hernández.

● Teknologiaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Jesús Angel Martínez Martínez; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-eginkizunak burutuko dituen.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 27a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala