Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2017ko irailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4287

867/2017 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, Analista Klinikoaren (txanda irekia) (2006ko LEPa) kategoriako esleipena eta izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urtarrilaren 18ko 24/2016 Ebazpenaren bidez, EAEko Auzitegi Nagusiaren 709/2014 Epaia betearazi zen.

Era berean, ofiziozko berrikuspen-prozedura bat izapidetu zen, eta, horrela, María Ángeles Ramos Cozas andreak 2008ko abuztuaren 14an egin zuen Analista Klinikoaren kategoriako lanpostu-jabetzea ezeztatu egin zen, baita horri lotuta sortutako eskubideak ere.

Geroago, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Giza Baliabideetako zuzendariaren abenduaren 14ko 342/2016 Ebazpena eman zen, eta, horren bitartez, Analista Klinikoa hautatzeko prozesuan lanpostu huts bat eskaini zen (Galdakao-Usansoloko Ospitalean), 2006ko LEParen baitan, eta kasuan kasuko izapideak egin ziren.

Horregatik guztiagatik eta langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Barrualde-Galdakaoko ESIan (Galdakao-Usansoloko Ospitalean) hutsik dagoen destinoa, Analista Klinikoaren kategoriakoa, txanda irekiaren bitartez esleitzea María Blanca García San Vicente andreari.

Bigarrena.– Analista Klinikoaren kategoriaren esleipendun den María Blanca García San Vicente andrearen izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Esleipendunak hilabeteko epea izango du dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko; epe hori esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik hitzordua eskatuta, eta esleipendunak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretan aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du ekitaldi horretan.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. apartatuan agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala