Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2017ko irailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4285

AGINDUA, 2017ko abuztuaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren bi lanpostu izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47. eta 48. artikuluetan eta Hezkuntza Sailean hutsik dauden bi lanpostu izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duen sail horretako sailburuaren 2017ko uztailaren 20ko Aginduaren laugarren oinarrian (2017ko uztailaren 28ko EHAA) xedatutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Xabier Eguizabal Luzuriaga jauna eta Miren Jone Solabarrieta Badiola andrea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentral izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Bi errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala