Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2017ko abuztuaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4221

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez iragartzen baita Arasoko tailerreko altzarien hornidurari buruzko lizitazioa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: Arasoko tailerreko altzarien hornidura.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzapen/entrega epea: bi hilabete eta erdi (2,5).

e) Luzapenak: ez.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena esleipen-irizpide hauen arabera: Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; memoria deskriptiboa (balorazioa 0 eta 30 puntu artean) eta hobekuntzak (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: laurogei mila eta hogeita hamahiru (80.033,00) euro, BEZa kanpo.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: pleguaren karatulan ezarritakoa.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20016592).

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: Baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 12ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: bai.

9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren pleguak, karatulak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko abuztuaren 17a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana