Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2017ko abuztuaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4219

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «RSMG-GOMSeko zentroetako Historia Klinikoen digitalizazioa-Lanbide Zentro Bereziei erreserbatutako kontratua» espedientearen lizitazio prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea, Begiristain dk. pasealekua 117 (Arantzazu Eraikina -1. sol.), 20014 Donostia (Gipuzkoa).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea – Administrazioa.

c) Espediente-zenbakia: G/211/20/1/1384/O391/0000/072017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: RSMG-GOMSeko zentroetako historia klinikoen digitalizazioa (Lanbide Zentro Bereziei erreserbatutako kontratua – SPKLTB onartzen duen 2011ko azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren Bosgarren Xedapen Gehigarria).

c) Loteak: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 159.245,80 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 175.170,80 euro (BEZik gabe).

5.– Eskatutako bermeak: behin betiko bermea, esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak: Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea, Begiristain dk. pasealekua 117 (Arantzazu Eraikina -1. sol.), 20014, Donostia (Gipuzkoa).

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako ekonomiako eta finantzako kaudimenak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikus klausula administratibo partikularren karatulako 29. puntua.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 13a, 14:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldagaiak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Formulatan oinarritutako irizpideak:

– Prezioa: 70 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

– Balorazio teknikoa: 30 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea. Helbidea: Begiristain dk. pasealekua 117 (Arantzazu Eraikina -1. sol.), 20014 Donostia (Gipuzkoa). Data: 2017ko irailaren 19a, 08:30ean.

b) Gutun-azal ekonomikoak irekitzea: Erakundea: Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea. Helbidea: Begiristain dk. pasealekua 117 (Arantzazu Eraikina -1. sol.), 20014 Donostia (Gipuzkoa). Data: 2017ko urriaren 6a, 08:30ean.

11.– Argibide gehiago: ez.

12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net

Donostia, 2017ko abuztuaren 1a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

RESTITUTO FRANGANILLO ORTEGA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana