Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2017ko abuztuaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4217

IRAGARKIA, Busturiako (Bizkaia) Madariaga Dorretxeko tailerren gunea konpontzeko obren lizitaziorako (Espedientea: 008/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko zerbitzu-zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 008/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Busturiako (Bizkaia) Madariaga Dorretxeko tailerren gunea konpontzeko obra.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Busturia, Bizkaia.

d) Burutzeko epea: lau hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hamalau mila ehun eta hogei euro eta hirurogeita hiru zentimo (114.120,63) gehi hogeita hiru mila bederatziehun eta hirurogeita bost euro eta hogeita hamahiru zentimo (23.965,33) BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta hogeita hemezortzi mila eta laurogeita bost euro eta laurogeita hamasei zentimo (138.085,96).

5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: ehun eta hemeretzi mila zortziehun eta hogeita sei euro eta hirurogeita sei zentimo (119.826,66).

6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 98 26.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko irailaren 22a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

8.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: ez, aukerazkoa da, karatularen 29.2.3 klausulan eskatzen den kaudimena ordezkatzeko.

Lizitatzaileek a) puntuan azaltzen den edo b) puntuan azaltzen den klasifikazioren bidez egiaztatuko dute klasifikazioa:

a) 773/2015 Errege Dekretuaren bidez emandako klasifikazioa.

Taldea: C Azpitaldea: 2 kategoria: 1

b) 773/2015 Errege Dekretuaren indarraldiaren aurretik eskuratutako klasifikazioa.

Taldea: C Azpitaldea: 2 kategoria: B

Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:

A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: obra-kontratuetan izandako negozioen urteko bolumena, gutxienez, 240.000 eurokoa izango da azken hiru ekitaldietan, eta honela egiaztatuko da: enpresaburua Merkataritza Erregistroan inskribatuta badago, erregistro horretan onartutako eta gordailututako urteko kontuen bidez egiaztatuko da. Erregistro horretan inskribatuta ez badago, inskribatuta egon behar duen erregistro ofizialean gordailututakoen bidez egiaztatuko da. Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresaburu indibidualek Merkataritza Erregistroan legeztatutako inbentario eta urteko kontuen liburuen bidez egiaztatuko dute negozioen urteko bolumena.

B) Kaudimen teknikoa: azken hamar urteetan, gutxienez, kontratuaren helburua den jarduera-arloan hiru lan egin behar izan ditu, hain zuzen ere, eraikinak konpontzeko hiru lan egin dituela egiaztatu beharko da egindako obren zerrendaren bidez, garrantzitsuenak ongi gauzatu izanaren ziurtagiriekin batera. Ziurtagiri horietan honako hauek adieraziko dira: obren zenbatekoa, noiz gauzatu diren eta non gauzatu diren. Halaber, lanbideko arauen arabera egin direnetz zehaztuko da, eta ea ongi bukatu diren.

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 25a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web-orri honen bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:

1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta kodea: 01010 – Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

10.– Esleitzeko irizpideak.

a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 100 puntu.

A) Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 80 puntu. Formula: ikusi karatularen 30.2.a puntua.

B) Berme-epea. Ponderazioa: 10 puntu. Formula: ikusi karatularen 30.2.a) puntua.

C) 1. Fasea egiteko epea. Ponderazioa: 10 puntu. Formula: ikusi karatularen 30.2.a) puntua.

11.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2017ko urriaren 4a.

d) Ordua: 12:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– Bestelako argibideak: ez.

13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

14.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.

15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 27a.

Zerbitzu-zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana