Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2017ko abuztuaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4132

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 132/2010 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 132/2010 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Julia Cantero Rendo.

Abokatua.

Prokuradorea: Julian Sanchez Alamillo.

Demandatua: Yago Igor Perez Vazquez, Santiago Victor Perez Vidal, Yolanda Vazquez Goyanes eta Sara Perez Vazquez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-12-29an. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

278/2016 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 29a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 132/10 judizio arruntaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Julia Cantero Rendo andrea; haren letradua da Martinez andrea eta prokoradorea, aldiz, Sanchez jauna.

Demandatua: Yolanda Vázquez Goyanes, auzi-iheslari deklaratu dena; Santiago Víctor Perez Vidal jauna, baina hil denez, haren oinordekoak dira Sara Perez Vázquez andrea, Garcia letraduarekin eta Zapater prokuradorearekin, eta Yago Perez Vázquez jauna, auzi-iheslari deklaratu dena.

Fidantza baten kontratua dela-eta diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa da auzia.

EPAITZA

Baiesten da Julia Cantero Rendo andreak jarri duen demanda honako hauen aurka: Yolanda Vázquez Goyanes andrea eta Santiago Víctor Perez Vidal jauna. Azken horren ordez dago prozesuan Yago Perez Vázquez jauna. Ondorioz, modu solidarioan kondenatzen ditut demandatuak 10.048,54 euro ordaintzera, baita ebazpen honen hirugarren zuzenbideko oinarrian ezartzen diren interesak ordaintzera ere.

Ezesten da Julia Cantero Rendo andreak jarri duen demanda Sara Perez Vázquez andrearen aurka. Ondorioz, azken hori aske uzten dut haren kontra egindako uzi guztietatik. Alderdi jarduleari ez zaio prozesuko kosturik ezarriko.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman ezen, ebazpena ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, hogei eguneko epearen barruan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (urtarrilaren 7ko 1/2000 PZLko 458. artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatutakoa). Arabako Probintzia Auzitegia arduratu da aipatu errekurtsoez. Arabako Probintzia Auzitegia.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek Banesto bankuan duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan (0009 0000 04 0132 10 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Yolanda Vazquez Goyanes demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala