Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2017ko abuztuaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4127

EDIKTUA, 1326/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 1326/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Lease Plan Servicios, S.A.

Abokatua: Rafael-Raul Pernia Azcarate.

Prokuradorea: lñigo Olaizola Ares.

Demandatua: Environmental Technologies, S.L. eta Recuperaciones Cabeza, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-12-30ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Iñigo Olaizola Ares prokuradoreak Environmental Technologies, S.L. eta Recuperaciones Cabeza, S.L. sozietateen izenean eta haiek ordezkatuz jarritako demanda; horrenbestez, suntsitutakotzat jotzen ditut gidaririk gabeko auto-errentamenduko 2012ko irailaren 25eko kontratuak, auzi-jartzaileak eta Environmental Technologies, S.L.ren artekoak, demanda-idazkiarekin batera jarritakoak (1. eta 2. dokumentuak), eta kondenatzen ditut Environmental Technologies, S.L. eta Recuperaciones Cabeza, S.L. solidarioki auzi-jartzaileari kopuru hauek ordaintzera:

a) 26.127,44 euro, demanda jarri zen egunera arte epez kanpo eta ordaindu gabe zeuden fakturei dagokienez.

b) Epemugako datatik aurrerako berandutze-interesak, kopuru horri (26.127,44 euro) hitzartutako tasa (% 1 hilean) ezarrita.

c) 10.710,88 euro, kontratuak suntsitzeko egunera arte ordaindu gabe zeuden errenten % 50i dagokionez.

d) Judizioaren kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4708 0000 04 1326 13). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak".

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Environmental Technologies, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala