Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2017ko abuztuaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4124

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1002/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 1002/2015.

Demandatzailea: M O M G.

Abokatua: Maria Elena Garcia Gutierrez.

Prokuradorea: Begoña Lopez del Hoyo.

Demandatua: Juan Seco Pereira.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut M O M G andreak Juan Seco Pereiraren aurka aurkeztutako demanda; horrenbestez, dekretatzen dut alderdien arteko ezkontza dibortzioz desegitea, erabako horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin batera, eta onartzen ditut alderdiek XXXXX alaba adingabearekin izango dituzten harremanetarako neurri hauek:

A) Juan Seco Pereira jaunaren XXXXX alaba komunarekiko guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak bisita- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.

B) Ezkontideen alaba adingabearen alde eta zaintza ez duen gurasoaren kargura, hileko 80 euroko mantenu-pentsioa ezartzea, zeina hilabeteko bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko den, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIk dituen aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Adingabeko semearen gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Guztiarekin ere, presazko ez diren aparteko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta objekzio berariazkorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen.

Ebazpen hau irmoa delarik, ezkontza inskribaturik dagoeneko erregistro zibilari jakinarazi bekio ofizioz, orri-bazterrean ohar egokia egiteko. Auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Juan Seco Pereira demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko abuztuaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala