Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2017ko abuztuaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4122

EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 4koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita CC.OO.-Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi / Euskadiko Langile Komisioak-LK erakunde sindikalaren estatutuak eta beraren administrazio-espedientearen dokumentazioa gordailutzeko.

Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan hasitako espedientea –CC.OO.-Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi / Euskadiko Langile Komisioak-LK erakunde sindikalaren eratze-akta eta estatutuak gordailutzeari buruzkoa– ikusi ondoren, ebazpen hau eman da, aurrekari hauek oinarritzat hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko uztailaren 31n, zuzendaritza honek idazki bat jaso zuen, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko Enplegu Zuzendaritza Nagusiak bidalia, non igortzen baitzuen CC.OO.-Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi / Euskadiko Langile Komisioak-LK erakunde sindikalari zegokion espedientea, zeina gordailututa egon den ministerio horretako gordailuen bulego publikoan, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruari dagokiolako.

Ofizio horrekin batera, erakunde sindikal horren jatorrizko administrazio-espedientea igorri da.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduerarako lurralde-esparrua.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.

Bigarrena.– Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia.

Hirugarrena.– Aztertu dira gordailutzeko aurkeztutako agiriak, eta ikusi da CC.OO.-Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi / Euskadiko Langile Komisioak-LK erakunde sindikalaren eratzeari eta estatutuari dagozkiola eta egitate hori publiko egin dela.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea gordailutu daitezela CC.O.O-Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi / Euskadiko Langile Komisioak-LK erakunde sindikalaren estatutuak eta beraren administrazio-espedientearen dokumentazioa, eta jar dakiola 76/0/00119 gordailu-kodea.

Bigarrena.– Agintzea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13.3 in fine artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri eman bekie interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran; halaber, jakinarazi behar zaie ebazpen hori aurkaratzeko aukera dagoela, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 4a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala