Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2017ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4117

IRAGARKIA, «ITS ekipamendua: kabinak eta zinemometroak» xede duen hornidurako administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: T-0118/17).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-0118/17.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Non gauzatuko den: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 10. puntuan adierazitakoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2017ko abenduaren 31ra arte, kontratua izenpetzen den egunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitazioaren gehienezko aurrekontua 385.123,97 eurokoa da, eta beste 80.876,03 euro BEZari dagozkionak; 466.000 euro orotara.

Lizitaziorako aurrekontua merkatuko prezioak kontuan hartuta ezarri da.

Aurrekontuaren benetako gastua Trafiko Zuzendaritzaren egiazko beharren menpean dago, ez baitago behartuta unitate-kopuru zehatz bat eskatzera, ez eta osorik gastatzera ere.

Benetan sortutako zenbatekoak Trafiko Zuzendaritzaren egiazko beharren araberakoak izango dira; izan ere, baliteke ez agortzea esleipeneko gehieneko aurrekontua.

Esleipendunak eskainitako prezioa aurrekontukoa baino txikiagoa bada, unitate-kopurua areagotu egin ahal izango da hasieran adierazitakoari dagokionez, kontratuaren gehieneko aurrekontua agortu arte.

5.– Bermeak.

Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5a, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 87 73.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus

g) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko irailaren 1a.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

Sailkapena: ez dagokio.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta, hala badagokio, gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.2 puntuan zehaztutakoaren araberakoa.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 4a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen agiriak eta karatula honetan dagokien puntuek adierazten duten edukiarekin.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Segurtasun Sailaren erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora mantendu behar duen eskaintza: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea: bai.

1) «B» gutun-azala irekitzeko tokia.

a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

b) «B» gutun-azala irekitzeko eguna: 2017ko irailaren 18a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Argibide administratiboak: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko du lizitazio-iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeak dakarren gastua (466,14 euro), bai eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeak dakarrena ere (866,48 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 27a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala