Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2017ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4113

AGINDUA, 2017ko abuztuaren 1ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko ekainaren 26ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duenak, bere 3. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 190. dotazioa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 1a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.


Azterketa dokumentala