156. zk., 2017ko abuztuaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4112
AGINDUA, 2017ko abuztuaren 1ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko ekainaren 26ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duenak, bere 3. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 103. dotazioa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 1a.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.