Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2017ko abuztuaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4111

IRAGARKIA, Leioako Campusean, Leioa-Erandio eremuan, Odontologia eta Medikuntza Fakultatea handitzeko obrak egiteko kontraturako ezarritako behin betiko bermea konfiskatzeko espedientearen amaierari buruz Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko kudeatzaileak 2017ko abuztuaren 10ean sinatu zuen erabakia jakinarazten duena.

José Antonio Olabarri Construcciones SL eta ASEFA SA Seguros y Reaseguros enpresei UPV/EHUko kudeatzailearen 2017ko abuztuaren 10eko erabakiaren inguruko jakinarazpenak nora igorri jakin ez eta iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Berori jakinarazten da interesdunuek jakin dezaten eta banakako jakinarazpen gisa hartu behar dute, honako adierazpen honen arabera:

Ebazpenaren edukiaren berri jakiteko, UPV/EHUra bertaratu beharko dute (Sarriena auzoa z/g – 48940 Leioa, Bizkaia), iragarki hau argitaratu eta hurrengo hamar egunetan. Data eta ordua adostu ahal izateko, harremanetan jarri beharko dute, aldez aurretik, Idoia Ortega andrearekin, idoia.ortega@ehu.eus helbide elektronikoaren bidez edo 94 601 20 01 telefonoaren bidez.

Jakinarazpen honek, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik izango du eragina.

Leioa, 2017ko abuztuaren 11.

Idazkari nagusia ez dela, bere eskumenak eskuordetuta, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko den Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2017ko otsailaren 25eko Ebazpenaren arabera (2017ko otsailaren 3ko EHAA).

Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren Arloko errektoreordea,

ARTURO MUGA VILLATE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala